2007-03-25

Korrika Getxotik!!!

Bihar, urtarrilak 26 Korrika Getxotik pasatzen da. Duela bi urte, Algortan egon nintzen Udaleko langileekin batera kilometro bat egiten. Aurten ezin izango dut bertan parte-hartu, Bilbon Lehendakariaren aldeko manifestazioa daukagulako. Edozein kasutan, euskaltzale guztiok animatzen ditut, ekimen honetan parte-hartzera, nola ez. Denok euskararen alde!