2008-01-23

Atutxarekin elkartasuna

Ez duzu ezer azaldu behar Juan Mari, denok ezagutzen zaitugu, denok dakigu nolakoa zaren, gizon zintzoa, zuzena eta hitzekoa, euskaltasuna batzen dituen balore guztien ordezkari garbia. Epaitegi horrek botatako ebazpena ez du zure izena inondik ere zikinduko, ezin duelako. Zure bizitza politikoan argi eta garbi erakutsi diguzu behin eta berriz bide zuzena zein den. Beraz Juan Mari, besarkada handi bat eta aurrera!, zurekin gaude eta egongo gara beti.

1 comentario:

Anónimo dijo...

http://eus.abertzale.eu/sinadurak/


Gure gaitzespen handiena, besterik ezin dugu erakutsi Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortzen dituen Auzitegi Gorenaren sententziaren aurrean, izugarrizko aberrazio juridikoa suposatzen duen sententzia. Euskal gatazkari buruz azken urteotan eman diren sententzia guztien ondoren hau da bere erakunde gorenaren jarduera zigortzen duen lehena, beraz, jauzi kualitatiboa esanguratsua baino gehiago da.

Eusko Legebiltzarraren bortxaezintasuna guztiz ahantziz, legebiltzarraren araudiari muzin eginez, eta oraindik larriagoa dena, sistema judizialetik legislatuz.

Beste behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu hiru afektatuei honako astakeri juridikoarengatik eta zuek berdina egin dezazuen bultzatzen zaituztegu. Horrexegatik, sinadura bilketa bat egingo dugu oso modu errazean: zuen izena eta bi abizenak korreo elektroniko batean ondorengo helbidera bidaltzea besterik ez duzue egin behar. Blog, web edo antzekorik baduzue adierazi eta lotura jarriko da.