
Iñigo Urkulluk bere blogean dioen bezala: "Zoragarria! Herri batek bere seme-alabak garaipenerako bidean (Orio-k bere traineru/lehia-ontzia kasu honetan), bere ezaugarriak goraipatuz eta poz eta minez egin beharreko bidean ez direla inoiz bakarrik joango azpimarratu egiten duelako".
Abestian Benitorekin, arraunlariak eta ikastolako hainbat ikasle parte hartu dute. Orioko herriak badauka bere "You will never walk alone".
Abestia entzun nahi baduzue: Karkara.com (Orio eta Aiako orainkari)
PD1: la ilustración de la portada del nuevo disco de Benito Lertxundi “Itsas ulu zolia” es obra del pintor getxotarra Carmelo Bilbao-Unanue.
PD2: Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) euskarazko abesti onenaren saria eman diote Benito Lertxundiri, Mirotzak kantua dela-eta.
Abestiaren hitzak:
MIROTZAK
Nire herria
Mirotz leinua
Arrau orru
Bihozkadaren ohiua.
Eguzki printzek
urrez jantzia
Garaitz mina
Daraman lehia-ontzia.
Denboretan
Mirotzen hatsa
Kantaurian
Itsatsirik den ugatsa.
Itsas deia
Argiñabarrez
Datorkio mirotzari
Irribarrez.
Itsas gizon
Kresaltsuak
Poz eta minen
Uretan miroztuak.
Etzara inoiz
Bakarrik joango
Mirotz gogoa
Da zure arnasa izango.
Nire herria mirotz
Mirotz leinua
Arraun orru
Bihotzkadaren oihua.
2 comentarios:
href="http://grooveshark.com/s/Mirotzak/2BSdLe?src=5">Ez zara inoiz bakarrik joango.
http://grooveshark.com/s/Mirotzak/2BSdLe?src=5
Publicar un comentario