2010-05-31

Getxo Rugbyko neskekin Madrilen, ZORIONAK!

Ondo prestatu ziren finalerako, gogor eta kementsu aritu ziren besoak inoiz jaitsi barik, ahalegin guztiak zelaian jarri zituzten, baina aurrean oso talde onarekin topatu ziren. Bazekiten INEF Bartzelona taldea oso ona zela eta ala ere ahalegin guztiak egin zituzten partidua irabazteko.

Agian, bigarren zatiko lehenengo minutuetan egindako jokaldian puntuatzea lortu izan balute, gaur beste historia batetaz hitz egingo genuke, baina.....horrela da jokoa.

Beraz, ZORIONAK EMAN BEHAR ZAIZKIE, dudarik gabe, zorionak:

-Gure udalerriko izena berriz ere, hain gora eramateagatik.
-Talde bat osatzen dutelako eta hori zelaian eta zelaitik kanpo nabaritzen delako.
-Hirugarren finala delako, eta hori, galdu arren, atzean oso lan bikaina dagoela adierazten duelako.
-Taldearen adina ikusita etorkizuna bermatuta dagoelako.
-Emakume getxoztarrak kiroletan ematen ari zareten maila onagatik.

Zorionak ere noski, Gorka Alegria eta bere laguntzaileei. Jakin badakit bere jakituria eta ahalegin guztiak jarri dituztela taldea gailurrean mantentzeko eta azkenean lortu dute.

1 comentario:

Anónimo dijo...

PLAZA BIOTZ ALAI:(grandes CONCIERTOS nos esperan....)¿ Seguiran los electricos de A.U.entrando como pedro por su casa en propiedades privadas a meter mangueras de cables para pinchar MALAMENTE corriente de otro cableado? ¿Han pedido permiso a alguien? ¿Si un dia se FRIE alguien, que pasara?