2010-09-14

Ez dugu bertan behera utziko Bizarra Lepoan elkarteak arratsalderako antolatutako pailazoen ikuskizuna

Oraintxe bertan eta nota-informatibo baten bitartez hainbat adierazpen kaleratu ditut PPek era urgentean aurkeztuta eta PPren eta PSE-EEren botoekin atzo arratsaldean Kulturako Informazio Batzordeak hartutako erabakiaren inguruan.

Proposamen horrek Bizarra Lepoan Kultur Elkarteari Areetako Geltokiko Plazan dagoen karpa gaur, irailaren 14ean, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunerako erabiltzeko baimena kentzea eskatu zuen eta baita aipatutako elkarteari ekitaldia kontratatzeko erabilitako diru kopurua kentzea ere, Udalak Bizarra Lepoan taldeari ematen dion diru-laguntzaren parte batekin kontratatua izan bada. Horren aurrean zera adierazi dut:


1. Kulturako Informazio Batzordeak ez duela eskumenik ezta ahalmenik ere gaiari lotutako erabaki betearazlea hartzeko, hori Alkateari baino ez baitagokio.


2. Beraz, Arrue anderearekin buruan, Alkateari eskumenak kentzeko talde popularrak egindako beste saiakera baten aurrean gaudela.

3. Ildo horretan, aipatutako ikuskizuna gaur arratsaldean ospatzeko baimena sinatu egin dut gaur goizean.

4. Bizarra Lepoan elkarte getxotarrak, euskararen alde lan egiten duten gainontzeko erakundek bezala, euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko egiten duen lanaren aldeko Alkate honen aldeko laguntza eduki duela eta edukiko duela beti eta beraz baita ezaugarri hauetako ikuskizunak antolatzean ere, hau da, aipatutako helburua duten ikuskizun motak antolatzean, Arrue andereak herritarrak nahasteko bazterra nahasi nahi arren.

5. Beraz eta ondorioz esan, ia sarrera guztiak agortuta dituen ikuskizuna normaltasun osoz ospatuko dela arratsaldean, aurreikusita zegoen bezala.


Compartir

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Andra honek euskararen alde egiten den dana zapuztu gure dau? Ez dauka beste ezer egiteko?

Lotsagarria!

Iñaki dijo...

Imanol, eman duzun erantzuna, zuzena eta oso argia.
Urtero polemika berbera. Ez ahal dira Alderdi Popularrekoak beti esaten ari,euskara eta politika ez direla nahastu behar? Getxoztarrok euskaraz mintzatzen diren pailazoak ikusi nahi ditugu, hori baino ez. Politika eta alderdi politikoen ika-mikak utz ditzagun honetatik kanpo.