2010-10-22

Anje Duhalde Getxon Landart omentzen

Iparekialdetik
hegomendebalera
mundu bat
etxe bat bera,
gogoa, elea, jendea,
norbait bagera
eta erro bat
irri bat
hari bat
zubi bat
batetik bestera
eskuak hurbiltzen
ertzak josten
elkar lotzen
denok batera.


Zoritzarrez azkenean ezin izango dut Daniel Landarteri, gaur arratsaldean Getxon eskeiniko diogun omenaldira joan, eta beraz ezta Anje Duhalderen musikaz gozatu.
Gaur arratsaldeko 19 etan, Torrene Aretoan izango da ekitaldia eta gainera hurbiltzen bazara, Cazenave txokolatea dastatzeko aukera izango duzu.

Animatu zaitez, joan eta gero blog honetan kontatu!

Besarkada handi bat Daniel, jakin badakizu Getxon beti ongi etorria izango zarela.


Compartir

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo

Anje Duhaldek 1993an "Kantuz" abestu zuen zuzenean hortik disko bat eginez:
http://www.amazon.com/gp/search?ie=UTF8&keywords=Anje+Duhalde%20Kantuz
http://www.goear.com/listen/3e1c036/kantuz-anje-duhalde

Badirudi melodia Poco-ren 1975ko "Makin’ Love" abestiatik hartu zuela:
http://www.allmusic.com/album/head-over-heels-mw0000196566
http://www.youtube.com/watch?v=_yQtDuHJ3LE&feature=youtu.be&t=25m39s

Gero arte