2010-12-03

Laura Lapeyra, I.Getxoko Euskara Saria. Zorionak eta aurrera!



Hona hemen, ostegunean Udaletxeko Osoko Bilkuraren aretoan, Getxoko Euskara Saria emateko antolatutako ekitaldian emandako hitzaldia. Hunkigarria izan zen benetan ekitaldira etorri ziren Lauraren lagunen aldetik berarengan adierazitako maitasuna.

"Arratsalde on denoi eta ongi etorriak izan zaitezte getxoztar guztien den etxe honetara. Pozgarria eta hunkigarria da benetan, Getxoko Euskara Saria emateko, antolatu dugun ekitaldi honetan, osoko bilkuraren areto hau euskaldunez bete beteta ikustea.

Azken batean, zuen presentziarekin sari hau indartu eta arrazoiez betetzen duzue eta hori guretzako oso inportantea da.

Es emocionante para nosotros veros aquí hoy, compartiendo este reconocimiento sencillo pero importante y os doy en este sentido mi más cálida bienvenida a esta la casa de todos/as las getxoztarras.

Getxon behar genuen, euskararen aldeko lana, konpromisoa eta ahalegina aintzat hartzeko bidea zabaldu eta martxan jarri. Hori da azken batean Euskara Sariaren helburua.

Jakin badakigu, Getxon gure hizkuntzaren egoera ez dela nahi genuen bezain ona. Baina alde horretatik ni ez naiz ezkorra, baikorra baizik, are gehiago areto hau bete beteta dagola ikusita. Zertan oinarritzen dut baikortasun hori?

Alde batetik, masa kritiko nahiko daukagulako aurrera egiteko. Izatez getxotarren artean % 29 a euskaldunak gara eta beste %25a ia euskaldunak, hau da, euskara ulertu baina hitz egiten ez dutenak.

Eta bestaldetik, gaindituko dugulako aurrean daukagun erronkarik nagusiena; euskararen erabilpena.

Y en ese camino, en del fomento del uso de la utilización del euskara desde la realidad de esa masa critica suficiente de getxoztarras euskaldunes y cuasi euskaldunes que nos situa en más del 50% de nuestra población, teníamos que habilitar un fórmula que nos permitiera reconocer y poner en valor el trabajo de aquellos/as que, más allá de las instituciones y desde la misma sociedad civil getxoztarra se comprometieran en el trabajo en favor de la normalización de nuestra lengua.

Nahi dugulako, lan hori aintzat hartu, goraipatu eta batez be prestigioa eman gure herrian eta gure herritarren artean. Euskararen prestigioa inportantea bada aurrera joateko, are gehiago gure hizkuntzaren aldeko ahaleginak egiten dituzten pertsonena.

Por esto es tan importante prestigiar nuestra lengua, y prestigiar el trabajo de aquellos/as que se comprometen con su avance y normalización, porque durante demasiado tiempo hemos sufrido ya el maltrato y la defenestración hacia la que consideraban una lengua de segunda. Y todavía hoy son muchos, demasiados los problemas ante los que nos encontramos los/as euskaldunes para ejercitar el simple derecho de vivir en euskara.

Horixe da beraz, Getxoko Euskara sariaren arrazoia eta funtsa, euskararen aldeko lanari prestigioa ematea.

En este sentido por tanto, estoy convencido que la designación de Laura Lapeyra como primer Euskara Saria, constituye sin duda un acierto y por ello quiero desde aquí agradecer a quienes han tenido la buena idea de proponer su designación.

Asmatu egin dute Laura Lapeyrarekin, Euskara Sariaren espirutu eta helburuarekin guztiz bat egiten duelako, dudarik gabe.

Izatez Eibartarra, baina erdi nazionalizatu egin duguna Getxon, urteak darama, Zabala Eskolan guraso elkartean lan egiten euskararen alde. Are gehiago, denok dakigun bezala, Laura eskolaz kanpoko jardueren arima dugu.

Eta ze inportantea da esparru hau ondo lantzea euskararentzako. Jakin badakigulako, eskola ez dela nahiko, eredua euskalduna izanda ere, gure hizkuntza ume eta gazteen artean bermatzeko. Eskolatik kanpo joan behar beraz eta alde horretatik aisialdia zaintzea eta lantzea erabakikorra dugu helburu hori lortzeko bidean.

Baina batez be gaur, zera azpimarratu nahi dut; Lauraren lana anonimotasunetik egiten dela, ixiltasunean. Beste getxoztar askok egiten duten bezala. Lan paregabea eta guztiz desinteresatua. Ahalegin asko dago lan horren atzean, eta familiari kendutako ordu asko ere, eta hori azpimarratu egin behar da.

También quiero reseñar y reivindicar hoy el trabajo fundamental para la mejora en la educación de nuestros hijos/as, y para la normalización del euskara, de las AMPAS de nuestros centros escolares. Quien mejor que el propio compromiso de padres y madres para complementar la educación de nuestros hijos/as.

Las Escuelas de Zabala van a cumplir 100 años próximamente y con la designación de Laura como primer Euskara Saria de Getxo, también trasladamos por tanto un reconocimiento implícito a todas aquellas personas que con ella, o antes que ella, han impulsado durante los últimos 12-15 años, el salto cualitativo evidente que en este centro educativo emblemático de Algorta se ha percibido en lo que a la euskaldunización y al fomento y uso del euskara se refiere.

“Herri hau sortzen segi dezagun, euskaratik ta euskaraz”. Horrela agurtu zigun Maialen Lujanbiok Betsolaritza Txapelketa nagusian.

Laura Lapeyra eta beste askoren eguneroko ereduarekin, argi daukat herri hau guztion artean sortzen jarraituko dugula.

Mila esker Laura, bihotz-bihotzez.





Compartir