2011-12-16

ALBE GALA, zorionak eta aurrera!




Berandu bada ere, ez dut nire bitakora honetan alde batean utzi nahi, Algortako Villamonte Kultur Etxean, orain dela bi asteko igandean ospatutako ALBE GALA.

Giro ederra eta euskaldun baten testuinguruan, ondo pasa genuen bertso-urteari amaiera emateko aurten ere Algortako Bertso Eskolekoek (ALBE) osatu eta garatutako egitarau gozagarriarekin.

Egun berezia beraz, Getxoko bertsozale guztientzako.

Hona hemen galarentzako egin zuten bideo polita.

Zorionak beraz ALBErentzako bertso eta euskararen alde egiten duten lanagatik eta aurrera!!