2011-12-01

Bittor Egurrola, Argia Ereiten 2011ko Getxoko Euskara saria. Eskerrik asko ta aurrera!





Arratsalde on denoi eta ongi etorri Argia ereiten Euskara Sariaren aurtengo ekitaldi honetara.
Benetan hunkigarria da ikustea nola munduko edozein lekutan egonda ere, getxoztar euskaldunek ez dute ez gure herria ezta gure euskara maitea ere ahazten. Bihotz-bihotzean daramate eta argi nabaritzen da.
Y es que como todos/as sabemos, es el compromiso que sale de lo más profundo, del corazón, el que se erige en el motor más potente y eficaz para afrontar cualquier causa u objetivo, también la causa en favor de nuestra lengua, el euskara.
Eta alde horretatik, argi daukat, konpromiso horren adierazle garbienetarikoa aurtengo sariduna, Bittor Egurrola dugula dudarik gabe,
Beraz, eta zure baimenarekin Bittor, aste honetan zuri egindako elkarrizketa batean irakurritako hitzak berreskuratu nahiko nituzke:
Horrela esaten zenuen bertan: “”egun hauetan egon naiz pentsatzen euskararekiko atxikimendu hori nondik datorkidan...eta uste dut galdu nuen gauza bat berreskuratzeak markatu ninduela bizitza osorako. Ni euskaldun berria naiz eta etxean txikitan bai entzuten nuela, baina gero eskola publikoan (Frankoren garaian) galdu nuen. 17 urterekin ikasteari ekin nion eta euskaraz egin eta horren alde egingo nuela erabaki nuen”.
Erabaki bakarrik ez, erabaki eta ekin. 17 urte horietatik hona, ibilbide luzea eta emankorra egin duzu gure kultura eta euskararen alde: idazlea, musikaria, irakaslea (asko gara San Nikolas Ikastolan eta Institutuan zure klaseetatik pasatutako ikasleak), kazetaria, historialaria eta batez be euskaltzalea.
Uk aldizkaria eta Bizarra Lepoan euskara elkartearen sortzaileetakoa. Egunkaria proiektuaren bultzatzaileetakoa Getxon eta baita ikastolen mugimenduko sortzaileetakoa gure herrian ere, bere kurrikulum zabalean ze azpimarratuko zuela galdetu nionean, euskalgintzaren munduan, muxutruk egindako lana aipatu zuen zalantzarik gabe.
Y es que hoy, queremos por tanto subrayar, poner en valor y reconocer, la trayectoria y el buen hacer de aquellos colectivos, asociaciones, iniciativas y personas de nuestro pueblo de Getxo que, como Bittor Egurrola habeis demostrado ese compromiso inequivoco, profundo y permanente con nuestra lengua, con su avance y con su normalización. Un compromiso que, sin duda, constituye el mejor de los ejemplos, de los referentes, para continuar trabajando con ilusión y con energía y para lograr nuevas adhesiones en favor de nuestra lengua.
“Ipar haizea ez da nekatzen, hegoak nekatzen dira” esaten zuten Sarasua anaiek. Ez da gure kasua, Getxon euskara aurrera doa, poliki poliki baina etengabe eta Bittorren eredua baliogarria izango dugu, dudarik gabe, ipar haizearen indarra berriz hartzeko eta aurrera joateko, herri euskaldun baten alde.
Eskerrik asko Bittor, eskerrik asko, gure herrian euskalgintzan lan egiten duzuen pertsona eta elkarte guztiei eta aurrera!

Mila esker!