2012-07-30

Eta bihar...Getxoko Txirrindularitza Zirkuitoa

Txirrindularitza oso errotuta dago gure udalerrian.Urtero bezalaxe, euskal kirolaren festa bihurtu den ekimenean, Udalak Getxoko 67 trirrindulari zirkuitoaren babeslea izatea nahi du. Getxoko kaleak dotoreziaz jantziko dira txirrindularitzarako klasikoari ongi etorria emateko, tradizio eta historiagaitik erreferente den lasterketari.

Modu horretan, gure konpromiso irmoa eta argia nabarmendu nahi dugu. Zaleen artean, gustokoa den proba honek San Inazioko festak bereizgarriak izatea egiten du, turismo bolumen handia erakarriz eta, Getxoko estropadekin batera, udako kirol ekimen garrantzitzuena bilakatuz.

Amaitzeko, Punta Galea Txirrindularitza Elkarteari eskerrak eman nahi dizkiot, lasterketa burutzeko eta urte guztian zehar txirrindularitza gure gazteen arten sustatzeko, egiten duen lan gogorragaitik. Elkarte horrek lagundu ez balu, ezinezkoa izango litzateke, biharko Ricardo Otxoaren 12. memoriala burutzea.