2012-07-11

Gaur Getxon, Bertso Jaialdi Mundiala!!




Udarekin batera bertsolarien udako jaialdia iritsi da: jaien ikuskizunak, bertso-birak... eta nola ez, Bertso Jaialdi Mundiala; bertsolaritza freskoenera hurbiltzen gaitu goi mailako sei parte hartzaileren eskutik: Jon Maia, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Fredi Paia eta Xabi Paya.

ALBEK ekitaldi honi ilusio-dosi handi jarri ohi dio, publikoaren zuzeneko partaidetza bilatzen duen antzerki-izaera sustatzeaz gain.

Zatoz beraz Getxora bertsoekin gozatzera!!

Noiz eta non: Algortako Biotz Alai plazan, 21:00.