Beraz aurtengo edizioa ez da salbuespena izango eta tradizioa denez, berriz ere gure musikaren adierazpen garrantsitzuaz gozatzeko aukera izango dugu.
Horiek horrela, alde batetik Mikel Urdangarin etorriko da berriz gurekin egoteko, kasu honetan Cristina Pato, musikari galizarrarekin (irailaren 6an), eta bestaldetik, "Sortuko dira besteak", Xabier Lete omentzeko antolatutako ekimenaz gozatzeko aukera eukiko dugu ere, (irailaren 9an)bertan Pier Paul Berzait, Petti eta Mikel Urdangarin kantautore, Arantza Irazusta mezzosopranoa, Eñaut Elorrieta (Ken Zaspi), Alex Sardui (Gatibu) musikariak eta Amets Arzallus bertsolaria parte hartuko dutelarik.
Beraz, animatu zaitez eta gorde zure iraileko agendan,Getxora etortzeko tokia, merezi bait du!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario