2012-12-03

Bizkaiko udalerriek, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Hona hemen, gaur ospatzen dugun Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Josune Ariztondorekin Bilbon eman nuen prentsaurrekoaren edukina.

"EUDEL, Euskadiko Udalen Elkartearen izenean, egun on guztioi.

Egun on, a todos y todas, en nombre de la Asociación de Municipios Vascos EUDEL.

Euskararen normalizazioan Bizkaiko udalok dugun konpromisoa handia da, eta urterik urte handiagoa. Aurrera goaz. Apurka baina etenik gabe. Ahalegina egiten dugu, egunik egun, normalizatze hori erabatekoa izan dadin, bai udal barruko lan-jardunean bai herritarrei bermatu beharreko zerbitzuan. Euskal Herriak, euskaldunek, atxikimendua izan diote euskarari mendeetan zehar. Gaur eta hemen, herri honetako gizon zein emakumeek, gazte zein helduek, oraindik ere atxikimendua diote hizkuntzari, eta udalon betebeharra da herritarren gogo horri eusten laguntzea, energia hori etorkizunerantz bideratzen laguntzea.

El compromiso de los ayuntamientos de Bizkaia con la normalización del euskera es total, mayor cada año que pasa, y nos esforzamos tanto para que el uso del euskera sea habitual en el quehacer municipal como para garantizar en todo momento el servicio en euskera a los/las vecinos/as. El apego de este pueblo y sus gentes por su lengua viene de muy atrás, y es hoy y aquí donde todavía lo siguen demostrando hombres y mujeres, jóvenes y mayores, y con ellos los ayuntamientos, pues es nuestra obligación ayudar a que siga cumpliéndose ese deseo de los ciudadanos e impulsar hacia el futuro toda esa energía.

Abenduaren 3an, udal guztiok elkarrekin ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna, eta hau momentu egokia da gure hizkuntzaren alde egiten dugun elkarlana ikusarazteko. Izan ere, hainbat dira udal bakoitzaren euskara-zerbitzuek antolatu dituzten ekitaldiak.

El 3 de diciembre, todos los ayuntamientos celebraremos juntos el Euskararen Nazioarteko Eguna, el Día Internacional del Euskera, y este es un buen momento para visualizar el trabajo común a favor de nuestra lengua, a través de la multitud de actos programados por los servicios de euskera de cada municipio.


Datozen asteetan, Bizkaiko herritarrok kultur eta aisia-ekintza aukera zabalaz gozatu ahal izango dugu, denak euskarari lotuak. Adin guztietarako proposamenak eskainiko dira, bereziki umeentzat (hala nola, ipuin-kontalariak, txotxongiloak pailazoak, magia, euskal jolasak, e.a.); baina, era berean, ekintza dibulgatiboak ere eskainiko dira, hala nola filmak eta dokumentalak; hitzaldiak, ikastaroak; aurkezpenak eta erakusketak, edo informaio-kanpainak. Ekintza gehienak kalean bertan egitekoak izango dira, gure udalerrietako plazetan eta parkeetan, adibidez, kontzertuak, kalejirak edo tailerrak. Aurten indar berezia hartu dute ekimen partehartzaileek eta koordinatuek, berbodromoak eta berbalagun bezalakoek, baita guraso eta seme-alaben arteko ekintzen modukoek ere. Hemendik herritar guztiak animatu nahi ditugu parte har dezaten eta euskaraz bizi daitezen.

Durante las próximas semanas, los vecinos y vecinas de Bizkaia podrán disfrutar con una amplia oferta de actividades culturales y de ocio entorno al euskera. Se ofrecerán propuestas para todas las edades, especialmente para los niños y niñas como Cuentacuentos, marionetas, payasos, magia, juegos, etc., pero también actos de carácter divulgativo como películas y documentales; charlas, cursos; presentaciones y exposiciones o campañas informativas. La mayoría de las actividades como conciertos, kalejiras o talleres se desarrollarán a pie de calle, en las propias plazas y parques de nuestros municipios. Este año han cobrado especial importancia iniciativas multiparticipativas y multicoordinadas como Berbodromo, Berbalagun, actividades comunes de padres/madres y niños, etc. Desde aquí animamos a toda la ciudadanía a que participe y viva el euskera.

EUDELen izenean, eskerrik asko guztioi.

En nombre de la Asociacion de Municipios Vascos EUDEL, eskerrik asko."

1 comentario:

Anónimo dijo...

Asunto: El Puente Bizkaia concursa para EITB
Hola/Kaixo,
Por favor entrar en
http://www.eitb.com/es/eltiempo/concurso-fotos-videos/

ver el vídeo y si os gusta se puede votar y recomendar (hoy, mañana y el lunes hasta las 9 am)
Mila ezker ta ondo izan/muchas garcias y un saludo
Marcos Ferrer