2012-12-13

Etzara inoiz bakarrik joango

Iñigo Urkullu

Benito Lertxundik bere azken aurreko diskoan , "Itsas ulu zolian”,
“Mirotzak” abestia eskeini zion Orioko traineru-lehia-ontziari.

Jakin badakit Iñigoren gustokoa dela. Izatez, bere blogean honako arrazoietan onarritu zuen bere iritzia: "Zoragarria! Herri batek bere seme-alabak garaipenerako bidean, bere ezaugarriak goraipatuz eta poz eta minez egin beharreko bidean ez direla inoiz bakarrik joango azpimarratu egiten duelako".

Beraz, gaur, Lehendakaria izendatua izan zaren egun berezi honetan, nik abesti bera eskeini nahi dizut, hurrengo hilabete eta urteetako poz eta minei aurre egiteko momentuan, bakarrik ez zaudela jakin dezazun. Aldiz, denok zurekin eta zure gobernuarekin bat egiten dugu Euskadi aurrera ateratzeko daukazuen erronka historikoan.

 Zorionak Iñigo!

"Mirotzak" abestiaren letrak dioen bezala "Etzara inoiz bakarrik joango".

Aurrera ta Gora Euzkadi!

PD: Mirotzak abestia entzun nahi baduzue, hemen daukazue.