2012-12-03

San Nikolas Ikastola, aurtengo Getxoko Euskara Saria. Zorionak!





"Arratsalde on denoi eta ongi etorriak izan zaitezte Getxoko Euskara Sariaren banaketara.

Pozgarria eta hunkigarria da benetan, Getxoko Euskara Saria emateko, antolatu dugun ekitaldi xume honetan, Fadurako aretoa euskaldunez beteta ikustea.

Azken batean, zuen presentziarekin sari hau indartu, legitimatu eta arrazoiez betetzen duzue eta hori niretzako, guretzako, oso inportantea da.

Resulta emocionante veros aquí con nosotros y nosotras, compartiendo este reconocimiento sencillo pero importante que desde hace dos años realizamos a las personas, entidades o iniciativas que en nuestro pueblo de Getxo han destacado por su trabajo a favor de nuestra lengua.

Azken batean, sari honen bitartez euskararen aldeko lan hori aintzat hartu, goraipatu eta prestigiatu nahi dugu gure herrian eta gure herritarren aurrean.

Hori bait da gure Euskara sariaren helburua.

Alde horretatik beraz, ziur nago nirekin bat egingo duzuela, gure Getxoko herri honetan, Euskara, euskalgintza eta hezkuntza aipatzerakoan, bat batean eta naturaltasun osoz San Nicolas Ikastolaren izena agertzen dela esaten baldin badut.

Ala gertatu da, Sariaren epaimahaikideen artean ere eta ni, noski, bat nator euren erabakiarekin, nola ez.

Como no compartir el criterio unánime del tribunal a la hora de proponer a la Ikastola San Nikolas como Euskara Saria 2012, desde la propia experiencia de quien, como tantos y tantas getxoztarras, hemos pasado por las aulas de la Ikastola estas últimas cinco décadas.

Gure kasuan, (zuetariko askok gogoratuko duzuenez), Areetako Gobela Ikastola txiki eta goxotik gentozen San Nikolas Ikastola handiko mundu berrian murgiltzeko eta azkenean Aixerrota institutora pasatzeko.

Horrela, bost urteetan zehar hainbat lagun egin nituen eta iraskasle ezagutu eta eurekin batera gure hizkuntza eta gure kultura maitatzen ikasi nuen ere.

No soy por tanto una excepción. Somos muchos los niños, niñas y jóvenes, que han disfrutado esta realidad, gracias al compromiso, al esfuerzo y al tesón de tantos y tantos aitas y amas, andereños y maisus que desde aquellos épicos primeros años de la década de los 60, en los que comenzó su singladura, con 9 familias y una sola andereño, hasta la esperanzadora realidad actual, apostaron y continúan apostando fuerte por una educación euskaldun de calidad para sus hijos e hijas.

Eurentzako beraz, gure esker ona, gure aitormena ta gure oroipena.

Desde aquí por tanto nuestro recuerdo humilde y sincero de reconocimiento y de agradecimiento hacia todos/as las que participaron y participan de esta maravillosa aventura de cinco décadas, en especial hacia aquellos primeros aitas y amas que, a pesar de las incertidumbres y dificultades extremas de aquellos difíciles años, apostaron fuerte por una nueva educación euskaldun para sus hijos e hijas.

En este sentido tal vez podríamos apelar, para recoger la realidad de este epopeya, a la conocida frase que viene a decir aquello de “Lo hicieron porque no sabían que era imposible”.

Baina euskarak, gure hizkuntzak, baditu bere esaera zaharrak eta horien artean hauxe aipatu nahi dut,“Ibili dabilenak daki, bidearen berri”.

Beraz, egindako ibilbide luze eta emankorran ikasitako guztiarekin, ziur nago San Nikolas Ikastola etorkizun oparoa izango duela hurrengo hamarkadetan ere.

Ala izan dadila. Eskerrik asko".