2013-07-04

Bizkaia Zubia, ONCEren bost milioi kupoietan!




Atzo izan zen bertan, Bizkaiko Zubian, 49 metrotara dagoen goiko pasarelan. ONCEk kupoi berezia atera du, gure Bizkaia Zubiari omenaldia eginez eta bertan aurkeztea erabaki zuen.

Horretarako Basilio San Gabriel, ONCEren lurralde ordezkaria, Marta Uriarte, Bizkaia Zubiaren zuzendariak eta Portugalete eta Getxoko alkateak egon ginen, argazkian ikusten den bezala.

Eskertzekoa beraz, ONCEren keinua, edo hobeto esanda keinu baino gehiago den ekimena. Ez dezagun ahaztu bost milioi kupoi banatzen direla estatu guztian zehar eta kasu honetan kupoiarekin batera Bizkaia Zubiaren irudia doala. Beraz zubia gehiago ezagutarazteko ekimen eraginkorra izan daiteke.

Amaitzeko, eskertzekoa ere ONCEren ordezkaria den, San Gabriel jaunak, aurkezpena euskaraz ere egiteko egindako ahalmena.