2013-10-18

Getxoko Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 1era arte zabalik!

Argia ereiten: 2012 Getxoko euskara saria

“Argia Ereiten" Getxoko Euskara Sariaren laugarren edizioa badago martxan, Euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko helburuarekin. Proposamenak aurkezteko epea datorren azaroaren 1era arte egongo da zabalik.

Hautagaiak banakoak, taldeak, elkarteak edo kolektiboak izan daitezke, beti ere getxotarrak edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emateko kontuan hartuko dira proposatutako lan edo jardueraren kalitatea eta esanahia, euskararen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea.

Sarirako hautagaiak euskalgintzako elkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek edo Udal Euskara Zerbitzuak aurkez ditzakete. Hautagaiak aurkezteko inprimakia www.getxo.net web gunetik deskargatu eta a euskara@getxo.net posta elektronikoaren helbidera bidali behar da.