2013-11-29

Nahikari Ayo, zu zara gure seme-alabentzako benetazko saria! Zorionak bihotzez

Nahikari Ayo, IV. Euskara Saria



Hona hemen, atzo nire hitzaldian adierazi nituen gogoetak;

"Arrasti on eta ongi etorriak izan zaitezte guztiok gure aurtengo Euskara Sariaren ekitaldira.
Este año lo celebramos aquí, en Las Arenas, en el Centro del Conocimiento BiscayTIK una de las apuestas más importantes de nuestro municipio de Getxo por las actividades con futuro vinculadas a las nuevas tecnologías.
Eta ekorkizunaz hitz egiten badugu, ume eta gazteei buruz hitz egin behar, beraiek bait dira, azken batean, gure gizarte eta gure euskararen geroa.
Ikerketek esaten dutenez ume batek esna pasatzen dituen ordu guztien %15 baino ez ditu pasatzen eskolan. Eta gainontzeko % larogeitabost non orduan?
Adinaren arabera aldatzen da, eta adin txikienetan zatirik inportanteena familiak betetzen badu ere, adinez gora goazen neurrian eskola orduz kanpoko jarduerek betetzen dute gure seme-alaben bizitzaren zati handia.
La escuela, la ikastola, el colegio hacen por tanto su labor, pero según los expertos, la extensión de la practica del euskera viene condicionada en gran medida por la utilización que de nuestra lengua se haga fuera del tiempo escolar.
Por tanto resulta absolutamente imprescindible fomentar el uso del euskara en estos dos ámbitos estratégicos, la familia por una parte y las actividades extraescolares por otra.
Getxoko Udala horretan ari da azkeneko urteetan, eskola orduz kanpoko jardueren esparruan eragiten eta euskara sustatzen. Horretan jarrita ditugu lehentasunak:
• Ikastetxeek eta guraso elkarteek antolatzen dituzten eskola orduz kanpoko jarduerak diruz laguntzen.
• Herriko kultur eta kirol elkarteekin hitzarmenak izenpetu ume eta gazteentzako euren jardueretan euskarak presentzia handiagoa izan dezan.
• Herriko kirol elkarteekin entrenamenduak euskaraz egin ditzaten laguntzen eta sustatzen
• Akademien eskaintza gero eta euskaldunagoa izan dadin.
• Aisialdi elkarteek gero eta gauza gehiago antolatu ditzaten euskaraz,
• Udalaren aisialdi eskaintzan ere eragiten: ludoteka, gaztelekua, udalekuak…
• Eta hainbat eta hainbat ekimen helburu berberarekin

Pero todo este abanico de acciones y propuestas no sería posible sin la necesaria colaboración entre el Ayuntamiento y las asociaciones y movimientos que surgen de nuestro pueblo.

Horretan zoriontzekoa da herriko elkarteek, baina batez ere, euskara elkarteek egiten duzuen lana. Beraz eta hemendik ere nire esker onak adierazi nahi dizkizuet.

Eta hemen esandakoen adibide ona da aurtengo sariduna,
Nahikari Ayo Romotarra:
• Euskararen etorkizuna ziurtatuko duten umeekin eta gazteekin egiten du lan, eurentzat erreferente argia bihurtzeraino.
• Eskola orduetan irakasten du bertsolaritza Nahikarik, baina bere eragina eskola-orduz kanpo ere zabaltzen da (egonaldiak gaztetxoekin pasatzen e.a.)
• Algortako Bertso Eskolan ere gaztetxoei ematen dizkie klaseak
• Eta 2005etik ere sarean dabil “Nire begietatik”euskaraz egindako bloga elikatzen.

Aspaldi ezagutzen dugu elkar eta hobeto ezagutzen dute nire alabek. Beraz poz pozik jaso nuen Euskararen Aholkularitza Batzordeak Nahikariren alde bideratu zidan proposamena.

Zorionak Nahikari bihotz-bihotzez!

Laugarren Getxoko Euskara Saria zurea da baina, benetan esaten dizut, zu zara gure seme alabentzako eta euren euskararentzako benetazko saria.

Eskerrik asko."