2014-04-04

"Erriyak ez dira egun baten egiten" (J. A. Agirre). Mila esker ta aurrera!



Atzo izan zen. Gure Getxoko herrian antolatuta dauden hiru batzokien (Uri buru batzarrak) asanbladak (Ondarreta, Algorta eta Getxo) bat egin zuten, 2015eko hauteskundeetan Getxoko alkatetzaren hautagaia erabakitzeko.

"Erriyak ez dira egun baten egiten" esan zuen gure Agirre Lehendakariak eta Getxoko Alkateak eta ni berarekin bat nator. 2007tik nabil EAJren proiektua alkatetzatik bultzatzen nire taldearekin, auzokideen laguntza eta babesarekin. Denon artean asko egin dugu baina oraindik gehiago geratzen da egitasmoa amaitzeko.

Hortan arituko gara beti bezala apaltasunez eta ilusioz beteta, gure herriaren etorkizunean sinisten dugulako.

Lan eta lan, horixe da gure egunerokoa eta hortan jarraituko dugu beti bezala.



Eskerrik asko alderdikide eta lagun guztiei adierazitako konfidantzagatik!

Mila esker bihotz-bihotzez eta aurrera!