2014-06-11

Uribe Kostako gazteentzako 2014ko egitaraua. Informatu zaitez!





Bizkaiko Foru Aldundiko eta Getxo, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko Udaleetako ordezkariek, gazteriaren arloko politika integrala ezarri, sustatu eta garatzeko “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena aurkeztu genuen atzo prentsaurrekoan.

Ekimena “Gaztedi Bizkaia” proiektuaren barruan dago, emantzipazioa eta autonomia, gizarte eraikuntza eta lurralde aktiboa sustatzea helburu estrategikotzat proposatzen dituen egitasmoa delarik.

Hona hemen,beraz 2014rako aurreikusitako egitaraua biltzen duen “UK Gaztea” eskuliburua

Antolatutako lehenengo ekimena (elikagaien manipulatzaileari buruzko ikastaroa, 16 eta 29 urte bitartekoentzat), maiatzean egin zuten Sopelan. Udan, udalerri ezberdinetako jaietan, “droga testinga” programa egingo da, kontsumoko neurritasuna eta arriskuen murrizketa helburua duena.

Irailetik aurrera bideo-sormen, lehen sorospen, ingeles, jendaurrean hitz egiteko eta lan esparruan geure burua saltzen ikasteko kreazio-tekniken tailerrak egongo dira. Jarduerak dirauen bitartean laguntza, bitartekaritza eta inklusio zerbitzua eskainiko da.

Informazio gehiago Getxoko Gazte Bulegoan, eskualdeko Gazte Bulegoetan eta www.gaztebizz.com webgunean.