2014-07-16

Koldo Zabala, dantza-maisu eta koreografoa zendu da


Getxon jaio zen 1935eko abenduaren 21ean, eta urtebete egin baino lehen Biarritzera lekua-aldatu zen familiarekin gerra zibiletik ihesi. 1947an hasi zen Oldarra taldearekin dantzan, eta 18 urte zituela dantza klasiko ikastera Parisera jo zuen. 1955 eta 1982 bitartean Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izan zen, eta 1982tik aurrera Baionako Kontserbatorioan dantza klasikoko irakasle izan da.

2010ean gurekin izan genuen Getxon, "Oroitzen naiz" dokumentala den aurkezpenean eta pertsona maitea joan den arren, etorkizuneko euskal dantzen bidegilea gordeko dugu beti.

Nire doluminak bere familiari eta Iparraldeko kultura munduari.

Hileta uztailaren 17an egingo da, ostegun arratsaldean, 16:30ean, Biarritzeko San Martin elizan.

Informazio gehiago: EKE