2014-12-03

Zorionak bihotz-bihotzez Gobela Ikastolari bere 50. urteurrenean!






Arrasti on denoi, ongi etorri "Argia Ereiten" sariaren banaketara eta mila esker benetan ekitaldi berezi honetan gurekin egoteagaitik. Azken batean zuentzako eta zuen omenez antolatu dugu.

Ekitaldi berezia eta, aitortzen dizuet, hunkigarria neretzat, beste asko bezala, Gobela Ikastola bihotzaren txoko gozoenean daramadalako. Utzidazue beraz, lehenik eta behin, sariaren epai mahaikideei eskerrak ematea, euren erabakiarekin gaur hemen, Gobela Ikastolaren 50. urteurrenean, zuekin egoteko aukera eman didatelako.

Utzidazue ere, une batetan behintzat, alkatearen jaka kentzea eta, sikiera sinbolikoki, ikasleen mantala jartzea haurtzaroan ikastolara joaten ginenean bezala.

Porque si, como decía aquel poeta alemán, "la verdadera patria de la persona es la infancia", mi patria se sitúa entre las paredes de aquel viejo caserón de la c/ Gobela con mis compañeros y compañeras de clase, con los maisus, las andereños, aitas y amas de la Ikastola.

Por aquel caserón de escaleras de madera y tarimas crujientes y por sus entornos, corrimos, jugamos al balón, a coger, aprendimos a aprender, conocimos la geografía, historia y cultura de nuestro pueblo y hasta compartimos pollo en la cervecera que en verano se organizaba para sacar fondos.

Ahaztu ezin diren urteak bai, baina aldiz urte gogorrak, epikoak ikastola aurrera eramateko lan egin zuten guraso eta irakasleentzako. Romoko hasierako pisuetatik hasita, parrokiatik pasata eta Gobelan kokatuz Artatzako eraikuntza berrira arte eta gaurko Negurin amaituz, dena zen iluzioa, konpromizoa eta apostua.

La apuesta contra la adversidad por lo más querido, por nuestros hijos e hijas, por lo mejor para ellos y ellas. Por su futuro. La apuesta por un proyecto educativo de calidad y euskaldun al servicio y disposición de todos y todas desde su vocación y proyección pública.

Eta katea ez da eten. Hortan dabiltza Txatxalin Gurasoen Elkartea, zuzendaritza, langileak eta gaur eguneko irakasle guztiak, gogor eta iluzioz beteta lan egiten erronka berriei aurre egiteko borondatearekin.

Por eso, hoy es un día para el agradecimiento y para el reconocimiento de los y las que fueron, fuisteis y sois parte de este proyecto surgido desde el corazón de nuestro pueblo y para nuestro pueblo que es la Ikastola Gobela.

Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Zorionak guztientzako eta eskerrik asko bihotz-bihotzez!