2015-02-23

Getxo Udalak gaur goizean Fredi Paiari egindako omenaldia. Zorionak eta eskerrik asko!







Egun on denoi eta eskerrik asko, guretzako garrantsitzua den ekitaldi honetara hurbiltzeagaitik:

Aurreko urteko abenduan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan TXAPELA Getxora ekarri zuen Fredi Paia getxotarrari zorionak emateko asmotan elkartu gara gaur hemen.

Orain dela urte batzuk, 2006an hain zuzen, bere anaiak Xabierrek egin zuen moduan Fredik merezimendu osoz irabazi zuen Txapela eta poz handia eman Getxoko bertsozaleei eta euskaltzale guztioi.

Beraz zorioneko gaude Getxon, izan ere, bertsolaritza indartsu baitago gure herrian.

Alde horretatik, Frediren txapela icebergaren punta baino ez da, izan ere, horretaz gain aipatzekoak dira, aurten 35. urteurrena ospatzen duen ALBEren lana, eta horren barruan martitzenetako eskoletan biltzen duen jende kopurua; ALBEk berak antolatzen dituen ekitaldietan biltzen duen jende kopuru handia, eta nola ez Getxoko ikastetxe eta institutuetan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn bertsolaritza ikasten dabiltzan zientoka gazteak.

Jakin badakigu, Euskararen eta euskal kulturaren sustapenari begira bertsolaritzak egiten duen lana oso garrantzitsua dela, eta halaxe da edozein tokitan, baina Getxo bezalako herri batean non erabilera oraindik ez den guk nahiko genukeena, urre gorria dela esan dezakegu, dudarik gabe.

Jakin ezazue beraz instituzioen eta euskalgintzaren arteko osagarritasunari begira, Getxoko Udala hor egongo dela Getxon bertsolaritza orain bezain indartsu edo indartsuago egon dadin sustatzen eta babesten.

Queremos mediante este sencillo pero importante homenaje, trasladar nuestro reconocimiento y agradecimiento a Fredi Paia, último txapeldun del Campeonato de Bizkaia de Bertsolaris, a su esfuerzo, a su tesón, a su pasión compromiso y dedicación por esta expresión tan genuina y propia de nuestra cultura como es bertso, y por todo lo que ello supone para un municipio como el nuestro que tiene un compromiso claro por la recuperación y normalización de nuestra lengua, el Euskara.

Somos ya una referencia ineludible en el mundo del bertso en nuestro país, por nuestros txapeldunes y, sobre todo, por el trabajo comprometido y bien hecho a favor del bertsolarismo que desarrolla ALBE en la organización de su amplio programa anual de actividades y con nuestros jóvenes en nuestros institutos y centros escolares. Y todo ello constituye, sin duda, un orgullo para este pueblo y para quienes amamos nuestra cultura y nuestra lengua.

Zorionak Fredi lortu duzun txapelagatik baina baita bertsolari legez egin duzun ibilbideagatik eta zorionak eta eskerrak zure familiari eta ALBEri.

Eta bukatzeko zuen baimenarekin, bertso xume bat,